Xaboi burbuilen ikuskizuna Irurtzunen

Guaixe 2022ko ots. 24a, 10:20

Teatros Mágicos Gazte Elkartearen 'Xaboi saltzailea' ikuskizuna izanen da igandean, Irurtzungo kultur etxean. 

Istorioa XVI. mendeko Frantziko baso txiki batean hasten da. Bertan xaboi saltzaile gazte bat bizi da, etxola txiki batean. Ekaitza handi baten erdian, gazteak xaboi burbuilak egiten ikasiko du. Ke burbuilak, lurrun burbuilak... Xaboi saltzailea familiarteko ikuskizunak publikoa txundituko du. Igandean, otsailak 27, 17:30ean, Irurtzungo kultur etxean izanen da. Sarrerak hiru eurotan eros daitezke Irurtzungo Udaleko webgunean eta kultur etxean.