Italiako, Alemaniako, Herbehereetako edo Estoniako ikasleek praktikak egin ahal izanen dituzte despopulazioak kaltetutako Nafarroako herrietan Europako Kinesis izeneko proiektuari esker. Hiru urteko iraupena duen eta Europar Batasuneko Erasmus+ Programak eta Europako Batzordeak batera finantzatzen duten proiektua. Napoliko L 'Orientale unibertsitateak gidatutako proiektuan Nafarroako Unibertsitateko Kultura eta Gizarte Institutuak parte hartzen du. Ekimena Errealitate Sozialaren Behatokiaren laguntzarekin bultzatu dute.
Praktikek 6 hilabeteko iraupena izanen dute gehienez, eta honako udalerri hauetan eginen dira: Oibar, Xavier, Ledea, Rocaforte, Zangoza, Esa, Petilla Aragoi, Fitero eta Kaseda. Herri bakoitzean, ikasleek eskari espezifiko bati erantzunen diote. Lurralde Kohesiorako kontseilari Bernardo Ziriza Perezek azpimarratu zuenez, “horrelako ekimenen garapena, despopulazioaren arloko nazioarteko lankidetza ahalbidetzen duena, aurrerapauso handia da erronka demografikoa bezalako gai garrantzitsu batean”.
Proiektua Irurtzunen egin zen atzo, Dinabiden, Sakanako eraldaketa digitalera bideratutako ezagutza eta ekintzailetza komunitatea sortzeko helburua duen espazioan. Sakanako Garapen Agentziako (SGA) proiektuen koordinatzaile Zuhaitz Areitio SGAren ekimen nagusien berri eman zuen. Horien artean daude, besteak beste: Bertan, zahartze aktiboari buruzkoa; MugiLab, landa-eremuko mugikortasunari buruzkoa; Lizarragako mikro sarea; Sakananet, zuntz optiko mankomunatua; Trail estazioa ustiategi txikien haragia balioztatzeko zatiketa gela eta Dinabide espazioa. Horien guztien helburua Sakanako beharrei erantzutea da, honako arloetan: industria eta zerbitzuak, energia, nekazaritza elikadura, turismoa, merkataritza, hezkuntza, digitalizazioa eta zahartze aktiboa.