Areto futbola

Xotako neskek gehiago merezi izan zuten

Guaixe 2022ko ots. 24a, 11:40

Xotako Hermo, gola ospatzen. XOTA

Emakumezkoen Lehen Senior Maila. Hemezortzigarren jardunaldia: Xota 2 – Mutilbera 3

Xotak Mutilbera taldea hartu zuen asteburuan eta berdeek 2 eta 3 galdu zuten askoz ere gehiago merezi izan zuten partidan. Hasieran zalantzati hasi ziren Roberto Martilen neskak eta prezisio gabe  aritu ziren une horietako batean iritsi zen Mutilberaren lehen gola. Handik gutxira, eta erasoan zeudela, baloia galdu zuten Xotako neskek eta jokaldi horren ondotik iritsi zen Mutilberaren bigarrena. Atsedenaldia baino lehen Xotako Hermok Mutilberaren atea zulatu zuen eta irurtzundarrak markagailuan hurbildu ziren, 1 eta 2. 

Bigarren zatian behetik gora egin zuen Xotak eta ongi aritu ziren, baina kontraeraso batean Mutilberaren hirugarrena iritsi zen. Erasora pasa ziren berdeak eta Yolik egindako sake baten ondoren bigarrena sartu zuen Hermok, atzera ere markagailuan gerturatuz (2 eta 3). Modu guztietara saiatu ziren Xotakoak, baina ezin izan zioten partidari buelta eman. Pena, merezi izan zutelako. 

Sailkapenean Osasuna Futsal da lider (49 puntu) eta Xota seigarren da (19 puntu). Asteburuan Xotak atseden jardunaldia du.