Ihote ospakizunak aldaketekin heldu dira Irurtzuna, batez ere bihar. Gaur, esaterako, eskolako inauteria segizioa ez da herrian barna ibiliko. Baina arratsaldean, ohikoa denez, herri ihotea ospatuko da, eta kalean izanen dira, atzera ere, Iskidi eta Orritzekoak. Hau da, zanpantzarra, mitologia pertsonaiak eta beste. Bihar, berriz, hiri ihotean ohikoak ziren herri bazkaririk eta mozorro lehiaketarik ez da izanen. Hala ere lagun taldeak mozorrotu eta beraien kabuz bazkaltzera elkartuko dira.
Egitaraua
- Otsailak 25, ostirala. Herri ihotea
18:30 Herri inauteria Orritz eta Iskidi taldeekin. - Otsailak 26, larunbata. Hiri ihotea
17:30 Kalejira Galtzagorri txarangarekin, plazatik.
18:30 Asier eta Xabier dj-k, plazan.