Emakume Langileen Eguna 2022

Emakumezkoak ardatz duten jardunaldiak

Guaixe 2022ko mar. 4a, 13:04
Emakume Langilearen Egunean egindako kontzentrazioa. ARTXIBOA

Gaur hasi eta hilaren 23ra arteko egitaraua prest dago.

Emakume Langilearen Eguna asteartean izanen da. Hori dela eta, Irurtzungo emakume taldeak 29. aldiz emakumezkoak ardatz dituen jardunaldiak antolatu ditu. Kolore moreko egitarauan ikus-entzunezkoak, antzezlanak, bilkurak, dantza, eta hutsik egin ezin duten afaria eta zinemarako irteera daude. Irurtzungo emakume taldeak antolatu ditu jardunaldiak herriko Kultur Kontseiluaren eta udalaren laguntzaz. 

Egitaraua 

  • Martxoak 4, ostirala 
    19:30 Anderea dokumentalaren emanaldia eta solasaldia Yolanda Mazkiaran Zelaiarekin. Kultur etxea. Sarrera doan. 

  • Martxoak 6, igandea 
    19:00 Lorena Arangoaren Emimismada antzerkia. Kultur etxea. 

  • Martxoak 8, asteartea
    20:00 Kontzentrazioa: Antolakuntza feminista gure garra. Zapaltzen gaituen sistemari sua. Foru plaza. 

  • Martxoak 12, larunbata 
    21:30 Afaria eta Lorena Arangoaren emanaldia. Iratxo elkartea. Izena emateko 4an eta 6an, 19:00etik 19:30era kultur etxean edo 5ean, 20:00etatik 20:30era Iratxon. 

  • Martxoak 19, larunbata 
    18:00 Ainhoa Carreras Igeltzekin Afro urban dantza, dantzaren bidez ahalduntzeko. Gimnasioan. 

  • Martxoak 20, igandea 
    19:00 Andreina Jolineren kontzertua. Pikuplaza (eguraldi txarrarekin Barazkigunen). 

  • Martxoak 23, asteazkena 
    18:00 Zinemara irteera, Foru plazatik.