Areto futbola

El Pozoren kontra putzutik ateratzera

Guaixe 2022ko mar. 4a, 11:00

Osasuna Magna Xota eta El Pozoren arteko aurreko partida. XOTA

Osasuna Magna Xotak sailkapenen hirugarren den El Pozo talde ahaltsua hartuko du gaur, ostirala, 20:30ean, Anaitasunan

Azken lau partidak galduta, egoerari buelta eman nahi dio Osasuna Magna Xotak. Gaur, ostirala, ligako oilarretako bat hartuko du, sailkapenean hirugarren den El Pozo Murcia. Partida oso zaila dute aurretik Osasuna Magna Xotakoek, baina baikor dira. “El Pozori irabaztea inflexio puntua izan daiteke; zaleen laguntza behar dugu” adierazi du Ion Cerviño jokalari irurtzundarrak. Horretarako punteria hobetu beharra dute, hori baita Imanol Arregiren taldearen arazo nagusienetakoa.