Miguel Hernández poetaren omenez

Guaixe 2022ko mar. 9a, 10:27
'Con los ojos abiertos' antzezlanaren une bat. ILUNA

Errezital poetikoa eginen dute, gaur, Irurtzungo liburutegian, eta igandean 'Con los ojos abiertos' antzezlana izanen da kultur etxean. 

Miguel Hernández presente izanen dute datozen egunetan Irurtzunen. Gaur, martxoak 9, 18:00etan, poetaren lanari buruzko eginen dute Iluna taldearen eskutik, eta igandean, martxoak 13, 19:00etan, konpainiaren Con los ojos abiertos antzezlana eskainiko dute. Lanak Miguel Hernándezen bizitzari buruz eta pasioei buruz hitz egiten du haren gutunen, testigantzen, biografien eta aurkitutako zenbait dokumentu gehiagoren bidez dramatizatuta; bizitza intentsoa izan zuena, eta goizegi amaitu zena. 

Antzezlana Sendaberri Paisaia Eszeniko Berriak Antzoki Sarearen zikloari esker iritsiko da Irurtzunera.