Areto futbola

Xotako neskek aitortza jaso zuten

Guaixe 2022ko mar. 14a, 12:10
Anaitasunan bildutakoen txalo zaparrada jaso zuen Xota klubeko nesken taldeetako ordezkaritzak. XOTA

Osasuna Magna Xota eta Inter Movistar taldeen arteko partidako atsedenaldian Xotako nesken taldeetako jokalariak omendu zituzten, Anaitasunan

Martxoaren 8an jokatu zen Osasuna Magna Xota eta Inter Movistar taldeen arteko Lehen mailako partida erabakigarria –0 eta 1 galdu zuen talde berdeak– eta partida garrantzitsu horren atsedenaldian Xota klubak eta Lacturale babesleak omenaldia egin nahi izan zieten klubeko emakumezkoen taldeetan lehiatzen diren areto futbol jokalari guztiei. Horrela, partidaren atsedenaldian haurren, kadeteen, jubenilen eta seniorren mailako jokalari batzuk Anaitasuna pabilioko kantxara atera ziren eta zaleen aitortza eta txalo zaparrada jaso zuten.