'Egunkaria. Gizarte zibilaren arrakasta' liburuaren aurkezpena

Guaixe 2022ko mar. 16a, 11:34

Joan Mari Torrealdai Nabearen liburuaren inguruko solasaldia eginen du Joanmari Larrartek eta Egunkaria batzordeetako kideek, bihar, Pikuxarren. 

Joan Mari Torrealdai Nabearen ingurukoek esan dutenez, informazioak gordetzeko ohitura handia zuen. Hortaz, Egunkaria sortu zuteneko informazio asko gorde zuen. Egunkaria, gizarte zibilaren arrakasta liburuan Torrealdaik euskal egunkariaren sorkuntzaren inguruko hainbat datu eman nahi izan zuen, besteak beste, Egunkariaren atzean gizarte zibila eta euskal kultura zeudela eta ez ETA, sinistarazi nahi izan zuten bezala. Torrealdaik ezin izan zuen liburua amaitu, eta Joanmari Larrartek hartu zuen lana. Bihar, martxoaren 17an, 19:00etan, Irurtzungo Pikuxarren Joanmari Larrartek liburuaren aurkezpena eginen du eta Egunkaria batzordeetako kideekin solasaldia eginen du. Liburua BERRIA dendan eros daiteke.