Areto futbola

Osasuna Magnak Zaragoza hartuko du gaur

Guaixe 2022ko mar. 18a, 09:20

Juninho, Raul Rocha, Carlos Vento eta Toni Escribano prest daude gaur 20:30ean Anaitasunan jokatuko den partidarako

Osasuna Magna Xotak Futbol Emocion Zaragoza taldea hartuko du gaur, ostirala, 20:30ean Lehen Mailako ligako partidan. Espainiako Koparako sailkatu ez izana ahaztu, eta ligan ahalik eta lan onena egitea da Imanol Arregiren mutilen helburua. Entrenatzaileak alta garrantzitsuak dauka, Juninho, Raul Rocha, Carlos Vento eta Toni Escribano jokatzeko moduan daudelako. Jokalarien buelta albiste oso garrantzitsua da Xotarendako. 

Ion Cerviño selekziora
Espainiako 21 urtez azpiko areto futbol selekzioaren deia jaso du lehenengoz Ion Cerviño Pueyok. Martxoaren 27tik 31ra Espainiako selekzioak Portugalgo selekzioaren kontra bi lagunarteko partida jokatuko ditu Portugalen, eta Canillas hautatzaileak irurtzundarra deitu du. Cerviño aurretik 23 urtez azpiko selekzioarekin konbokatuta egon zen.