Areto futbola

Xotako Imanol Arregi eta Roberto Martil, sarituta

Guaixe 2022ko mar. 22a, 10:00

Xotako entrenatzaileak eta kapitainak 'Termita Verde' saria jaso zuten

Imanol Arregik eta Roberto Martilek badute beste sari bat. Martxoaren 15ean "Termita Verde" saria jaso zuten Osasunako La Tarta peñaren eskuetatik. Ekitaldi berean Osasunako Chimy Avilak eta Roberto Torresek "Patxitxi" saria jaso zuten. Guztiek pozik hartu zuten saria.