Irurtzungo Antzerki Tailerraren lan berria

Guaixe 2022ko mar. 29a, 10:11

Apirilaren 1ean, 2an eta 3an 'Este pueblo es un sin Dios' antzezlana eginen dute, Irurtzungo kultur etxena. 

Hainbeste urte eta "mila gorabeheren ondoren" aurrera jarraitu du Irurtzungo Antzerki Tailerrak, eta aurten proposamen "probokatzailea eta surrealista" aurkeztuko dute ostiralean, larunbatean eta igandean, 19:00etan, herriko kultur etxean, Esto es un sin Dios antzezlanean. Absuruduaren antzerkia eginen dute, "bizi ditugun garaiak bezain absuruda". Antzezlana oso herri "berezi" batean egindako paseo bat kontatzen du, bertako biztanleen adiskidetzea erakusten duena. Sarrerak Irurtzungo Udalaren webguenan edo kultur etxean eros daitezke 5 eurotan. 

María Eugenia Barroso, Julián Cuevas, Paulina Dicheva, Miguel Eslava, Goio Fernández, Txeli García, Irati Iraizoz, José Ramón Irure, Lucia Muñoz, Tere Otxoa, Andoni Ruiz eta Anna María Yordanova dira tailerreko parte hartzaileak eta agiak, antzerkigintza eta zuzendaritza Angel Saguesena da.