Areto futbola

Xotaren eta Osasunaren harremana 2026ra arte luzatu da

Guaixe 2022ko mar. 29a, 11:00

Roberto Martil, Osasuna Magna Xotako jantzi gorriarekin.

Bi aldeek atzo sinatu zuten hitzarmena

Xotaren eta Osasunaren ibilbideak lotuta jarraituko dute ekainaren 2026ra arte. Atzo hitzarmena luzatzea erabaki zuten bi klubek. Akordio horri esker, Osasunak Xota diruz lagunduko du, eta Xotak Osasunaren armarria eramango du bere elastikoan eta Osasuna Magna Xota izenarekin jarraituko du lehiatzen areto futboleko Lehen mailan. 

Bi taldeen arteko erlazioa maiatzaren 2017an hasi zen eta atzo, astelehena berritu zuten Xotako presidente Tatono Arregik eta Osasunako presidente Luis Sabalzak. Sabalzak nabarmendu zuenez, “Xotak gure izena eta gure armarria izatea guretako harrotasun handia da”.  Xotako presidente Tatono Arregik, bere aldetik, azaldu zuenez “oso kontentu eta oso eskertuta gaude Osasunarekin lotuta jarraitzen dugulako. Hitzarmen luzapena albiste ederra da”.