Pilota

Gaur hasiko da 30. Irurtzungo Pilota Txapelketa

Guaixe 2022ko api. 1a, 11:30

Irurtzun klubeko zenbait pilotari, Aaron Arbizu tartean. Arbizuk aurten ez du Irurtzungo txapelketan parte hartuko, Aspeko pilotaria baita. UTZITAKOA

Asteburuan jardunaldi bikoitza hartuko du Bi Aizpe pilotalekuak, ostiraleko atarikoa eta larunbateko txapelketako lehen jardunaldia. Aurten kluben arteko txapelketa izango da

Abian da XXX. Irurtzungo Pilota Txapelketa. Irurtzun klubak 30 urte daramatza pilota sustatzen eta goi mailako pilotariak trebatzen. Klubeko presidente Miguel Beraza Loidik azaldu duenez, aurten kluben arteko txapelketa izanen da, bi modalitateetan: lau eta erdia eta binaka. Betiko moduan, afizionatu mailako pilotari onenak lehiatuko dira Irurtzungo txapelketan. 

Ostiralean, 19:00etan Irurtzungo Pilota Txapelketako atarikoa hartuko du Bi Aizpe pilotalekuak, 19:00etan. Lau eta erdian Minguezek (Errioxa B) Astiz (Buruzgain) izango du aurkari, eta binaka Lara-M.Garciak (Errioxa B) Iriarte-Sarasaren (Buruzgain) kontra jokatuko dute. 

Larunbatean Beti Onak eta EPLE Renteria kluben arteko norgehiagokak hartuko ditu Bi Aizpek, 11:15ean. Lau eta erdian Jamar (Beti Onak) Etxezarretaren (EPLE Renteria) kontra ariko da eta binaka Barbajero-Telletxeak (Beti Onak) Urmeneta-Aranguren (EPLE Renteria) izanen dituzte aurkari.