Areto futbola

Xotako jubenilak, Nafarroako Kopako txapeldunordeak

Guaixe 2022ko api. 5a, 12:00

Txapeldunordeak, koparekin. XOTA

Final estuan, Olite taldeak 1 eta 2 irabazi zion Xotari, baina talde irurtzundarra egindako lanarekin kontentu dago

Martxoaren 27an emakumezkoen jubenil mailako Nafarroako Kopako finala hartu zuen Cintruenigoko frontoiak. Irurtzungo Xotak eta Olitek jokatu zuten finala, aurretik txapelketa bikaina egin eta gero. Xota hasi zen hobe, gol aukera ederrak sortzen eta jokoan gailentzen. Horrela, Anek Xota aurreratu zuen eta gol gehiago lortzeko aukera izan zuten ere Xotako jokalariek, baina izandako aukerak ez zituzten gauzatu. Atsedenaldia baino lehen Olitek bana berdindu zuen, Xota jokoz kanpo harrapatu zuen kontraerasoan, eta guztia bigarren zatian erabaki behar izan zen. 

Bigarren zatia askoz ere lehiatuagoa izan zen. Irurtzundarrek gol aukerak izan zituzten, baina Olite izan zen Xotaren atea zulatu zuena, partida bukatzeko 30 segundoren faltan. Xotako neskek gehiegi barkatu zuten, baina egindako txapelketarekin pozik egon daitezke.