PILOTA

Irurtzungo 30. Pilota Txapelketako jardunaldia jokatuko da gaur

Guaixe 2022ko api. 6a, 13:00
Joan zen urteko txapelketako partida batzuk Labriten jokatu ziren. ARTXIBOA

Gaur, asteazkena, Tartaloetxe eta Behar Zana kluben arteko norgehiagokak jokatuko dira Bi Aizpe pilotalekuan

Asteburuan hasi zen Irurtzungo 30. Pilota Txapelketa. Aurten kluben arteko txapelketa izango da. Gaur, asteazkena, beste jardunaldi bat hartuko du Irurtzungo Bi Aizpe pilotalekuak, 19:00etan. Tartaloetxe eta Behar Zana taldeko pilotariak izango dira lau eta erdian eta binaka lehiatuko direnak. 

Gaurko partidak (19:00etan)
Lau eta erdian: Sukia (Tartaloetxe) – Urbieta (Behar Zana)
Binaka: Azketa-Elizegi (Tartaloetxe) – Urbieta II-Erasun (Behar Zana)

Asteburuko emaitzak:
Ostirala:
Lau eta erdian: Astiz (Buruzgain) 22 – Matute (Errioxa B) 4
Binaka: Iriarte-Sarasa (Buruzgain) 22 – Lara-Garcia (Errioxa B) 7

Larunbata:
Lau eta erdian: Barbajero (Beti Onak) 22 – Etxezarreta (EPLR Renteria) 17
Binaka: Jamar-Telletxea (Beti Onak) 22 – Urmeneta-Aranguren (EPLE Renteria) 18