Lehendakari hautatu berria inbestidura ekitaldirako hitzaldia prestatzen ari da. Azken orduan, arazo larri bat sortuko zaio; ekitaldia eta hitzaldia eman beharrak aurpegian tik arraro, barregarri eta aguanta ezina eragin dio hautetsiari. Ekitaldi nagusia izorratzeko arriskua dago. Arazoa bideratzeko psikiatra bat agertuko da eta, ondorioz, bien artean berriketaldi dibertigarria eta nahasgarria sortuko da. Iker Galartza politikoa da eta Zuhaitz Gurrutxaga psikiatra; biak Lehendakari gaia komediaren protagonistak, eta igandean, apirilak 10, 19:30ean, Irurtzungo kultur etxean eginen dute. Sarrerak 8 eurotan eros daitezke Irurtzungo Udaleko webgunean eta kultur etxean.