Larunbatean Irurtzungo 30. Pilota Txapelketako jardunaldia hartu zuen Bi Aizpe pilotalekuak. Etxeko taldea sartu zen lehian, Irurtzun kluba, eta Hernani izan zuen aurkari. Irurtzungoak ez ziren oso fin ibili eta garaipenak Gipuzkoara joan ziren.
Emaitzak:
Lau eta erdian: Exposito (Hernani) 22 – Arribillaga (Irurtzun) 11
Binaka: Ojuel-Lizega (Hernani) 22 – Olano-Azpiroz (Irurtzun) 11
Aste Santuko oporrak direnez, txapelketak etena izango du eta datorren jardunaldia apirilaren 20an jokatuko da.