Osasuna Magna Xota talde nagusia Irurtzungo Atakondoara hurbildu zen apirilaren 7an, Xotako harrobiko talde guztiekin egiten duen jardunaldian parte hartzera. Ekitaldian Lacturale eta Magnesitas Navarras babesleen ordezkaritza egon zen, eta neska-mutikoek euren idoloekin egoteko aukera izan zuten, talde argazkia ateratzeaz gain.