'Nire baitaturik' umore ikuskizuna Irurtzunen

Guaixe 2022ko api. 28a, 10:40

Lorena Arangoa 'Nire baitaturik' ikuskizunean. ITZIAR MATXAIN

Lorena Arangoak duela urte egindako lana berraurkeztuko du, igandean, Irutzungo kultur etxean. 

Bakarrik gelditzen den emakume baten istorioa kontatzen du Nire baitaturik ikuskizunak. Drama bat dirudi, baina ez da; umore eta clown ikuskizun bat da. Lorena Arangoak duela hamar bat urte sortu zuen, orain lana berreskuratu eta urteen "heldutasunarekin" eta Patxi Larrea zuzendariaren laguntzarekin moldatu du. Igandean, maiatzaren 1ean, 19:30ean, Nire baitaturik clown ikuskizuna eginen du Irutzungo kultur etxean. Sarrerak 6 eurotan eros daitezke Irurtzungo Udaleko webgunean edo kultur etxean. 

 

Bihar Guaixe Astekarian Lorena Arangoari egindako elkarrizketa.