Gero eta ingurune digitalagoan bizi gara eta horri dela eta eremu digitalean egoki moldatzea ezinbestekoa da. Oinarrizko gaitasun digitalak eskuratzeko Irurtzunek hiru hastapen ikastaro hartuko ditu. Aurrena enplegu eskatzaileei zuzenduta dago. Maiatzaren 9tik 20ra, 09:15etik 13:15era izanen da Irurtzungo kultur etxean. Parte hartzaileek honakoak ikasteko aukera izanen dute: bilaketa eta nabigazio segurua Interneten; posta elektronikoa eta bideokonferentziak; administrazioarekin egindako izapideak (medikuan hitzordua hartu, enplegu eskaera, gizarte segurantza, ogasuna…); ziurtagiri digitala; Cl@ve sistema eta beste. Izena emateko www.formacion.navarra.es webgunean edo enplegu bulegoan egin daiteke. Informazio gehiago nahi duenak SNEcompetenciasdigitales@nasertic.es e-postara idatzi edo 948 012 012 telefonora hots egin dezake
Bigarren ikastaroa migratutako pertsonei zuzendutakoa da. Maiatzaren 6tik 20ra izanen da, 16:00etatik 20:00etara. Eta aurreneko ikastaroko eduki berak eskainiko zaizkie. Gaitasun digitalei buruzko azkeneko ikastaroa jubilatuei zuzenduta dago. Maiatzaren 9tik 13ra, 16:00etatik 20:00etara, izanen da kultur etxeko bigarren solairuan. Aurreko bi ikastaroetako eduki berak izanen ditu horrek ere. Ikastaroan interesa duten eta izena eman nahi duten migratutako pertsonek eta adinduek 848 421 760 telefonora hots egin dezakete, bestela bit.ly/DGTDcompetenciasdigitales loturako galdetegia betez. Ikastaroari buruzko informazioa DGTDcompetenciasdigitales@nasertic.es e-postan edo 948 012 012 telefonoan emanen dituzte.