Emakumea eta txirrindularitzari buruz hizketan

Guaixe 2022ko mai. 3a, 20:58
Nahia Imaz txirrindularia lasterketa batean. ARTXIBOA

Iosune Murillok, Erkuden Almagrok, Héctor Roldánek eta Maribel Aguirrek 'Emakumea eta txirrindularitza' solasaldia eginen dute ostiralean, maiatzaren 6an, Irurtzungo kultur etxean.

Asteburuan bi txirrindularitza proba izanen dira Irurtzunen, La Peluso II. zikloturista martxa eta I. taldekako erlojupekoa, eta aurretik, maiatzaren 6an, ostiralean, 19:30ean, Emakumea eta txirrindularitza solasaldia izanen da kultur etxean. Parte hartzaileak Iosune Murillo txirrindulari oiha eta entrenatzailea, Erkuden Almagro txirrindulari ohia eta Bizikumeren sortzailea, Héctor Roldán txirrindulari ohia eta zuzendaria eta Mariabel Aguirre txirrindularia izanen dira, eta moderatzailea Ainhoa Lekunberri txirrindulari oiha izanen da. Ekimena Irurtzungo eta Arakilgo udalek antolatu dute.