Udalak igerilekutarako zortzi langile behar ditu

Guaixe 2022ko mai. 9a, 11:13
Irurtzungo igerilekua. ARTXIBOA

Igerilekuak garagartzaroaren 10etik irailaren 11ra egonen dira zabalik.

Irurtzungo Udalak jakinarazi duenez, Itxesia igerilekuan uda sasoian sorosle izateko lau pertsona kontratatuko ditu. Lan eskaintza horretan interesa dutenek haien eskaerak udaletxean hilaren 18ko 14:00etarako aurkeztu beharko dituzte. Horretaz aparte, igerilekuaren mantentze lanez arduratzeko beste lau pertsona kontratatuko Irurtzungo Udalak. Lanpostu horietan interesa dutenek maiatzaren 19ko 14:00ak arte dute epea udaletxean eskabideak aurkezteko. Bi kasuetan Nafarroako enplegu Zerbitzuan izena emanda daudela ziurtatu behar dute, nortasun agiria aurkeztu behar dute eta euskarazko B2 maila dutela ziurtatzen duen agiria aurkeztu behar dute. Jakina, sorosleek dagokien titulazioa izan behar dute eta desfibriladorea erabiltzen dakitela adierazten duen ziurtagiria izan ere.