Udalak igerilekuko tabernako kudeaketa eman nahi du

Irurtzungo igerilekua. ARTXIBOA

Udako sasoirako izanen da. Eskaintzak garagartzaroaren 3ra arte aurkez daitezke.

Irurtzungo Udalak jakinarazi du herriko igerilekuetan dagoen taberna udan kudeatzeko kontratua esleituko duela. Esleipen horren baldintzak udaletxean eska daitezke. Igerilekuko taberna eskuratzen interesa dutenek garagartzaroaren 3rako aurkeztu beharko dituzte haien eskaintzak udaletxean.