Nafarroako Lurralde Estrategia Berria aztergai izanen da bilera batean

Guaixe 2022ko mai. 12a, 11:02
Ergako geodesia mugarria eta ibarraren ikuspegia. ARTXIBOA

Maiatzaren 25ean, 18:00etatik 20:00etara, Irurtzungo kultur etxean bilera deitu du gobernuak.

Lurralde Antolamendurako Departamentuak Nafarroako Lurralde Estrategiaren (NLE) errebisioa sustatu du. Eta horri lotuta erabaki du LNEz eztabaidarako eta herritarren partaidetzarako plan bat abian jartzea. Foru administrazioaren helburua da Nafarroako sektore eta hirigintza politiken diseinuan hiri eta lurralde iraunkortasunaren eta gizarte kohesioaren printzipioak sartzea. 

Parte hartzea sustatzeko Nafarroako 12 eskualdeetan bilerak eginen dituzte. Irurtzunen hilaren 25ean eginen den bilkurara Leitza aldeko, Larraungo eta Sakanako eragileak daude deituta. Bilkuran parte hartzeko izena eman behar da. Bileran NLEren zirriborroaren gobernuak informazioa eskaini eta zalantzak argituko ditu, eta bestetik, parte hartzaileen ekarpenak jasoko ditu.