Areto futbol

Xotak hiru puntuak oparitu zituela dio Imanolek

Guaixe 2022ko mai. 9a, 11:40

Imanol Arregi, adierazpenak egiten.

Osasuna Magna Xotak 5 eta 1 galdu zuen Palma Futsalen kontra

Osasuna Magna Xotak Palma Futsal izan zuen aurkari ostiralean Mallorcako Palman eta 5 eta 1 galduta itzuli zen Imanol Arregiren taldea. Talde berdeak efentsa akatsa larriak egin zituen eta kontrako atean asmatzeko arazoak izan zituen. 

Partida bukaeran Imanol Arregik aitortu zuenez, “Lehendabiziko lau golak guk galdutako lau baloietatik datoz, eta horietatik hiru defentsa akatsengatik. Hiru puntuak oparitu ditugu eta hori barkaezina da” nabarmendu zuen. Kanpoko partidetan hobeto lehiatu beharra dutela gaineratu zuen teknikari irurtzundarrak. 

Barça da areto futboleko Lehen mailako liderra (56 puntu) eta Xota hamabigarren da (28 punturekin). Asteburuan 27. jardunaldia dago jokoan eta larunbatean Xotak hamaseigarren postuan sailkapena ixten duen Burela taldea hartuko du Anaitasuna kiroldegian.