Lilo taldearen kontzertua Irurtzunen

Guaixe 2022ko mai. 9a, 13:05

Lilo taldea. EUSKALERRIAIRRATIA.EUS

Atarrabiako taldeak maiatzaren 13, ostirala, emanaldia eginen du Irurtzungo kultur etxean, Nafarroan Biran programaren barruan.

Nafarroako artistak bultzatzea eta haiendako emanaldia sustatzea helburu du Nafarroan Biran Nafarroako Gobernuko programak. Horren barruan Lilo taldeak kontzertua emanen du maiatzaren 13an, ostiralean, 19:00etan, Irurtzungo kultur etxean. Sarrerak bost eurotan eros daitezke Irurtzungo Udaleko webgunean eta kultur etxean. 

Maria Mateo musikari atarrabiarrari kantuekin jolastean gustatzen zaio. Hamasei urterekin hasi zen abestiak konposatzen eta duela gutxi ezagutzera eman zituen. Banda batekin aberastu n ahi izan ditu kantuak eta horrela sortu du Lilo taldea. Nekanek, Irenek, Julenek eta Pello Iturriak osatzen dute taldea. Pandemia garaian sortu zuten taldea eta dagoeneko hamar bat abesti sortu dituzte. Momentuz, bi abesti aurkeztu dituzte.