'Mendian hil, hirian hil' dokumentalaz hizketan

Guaixe 2022ko mai. 9a, 13:29
'Mendian hil, hirian hil' film dokumentalaren une bat. UTZITAKOA

Irurtzungo Mendi Jaruderak programaren barruan, Iñaki Peña Bandres zuzendariarekin solasaldia eginen dute maiatzaren 15ean, igandean 

Iratxo elkarteak eta Irurtzungo Udalak Mendi Jarduerak antolatu dute. Horren barruan Mendian hil, hirian hil film dokumentala eskainiko dute eta, ondoren, dokumentalaren inguruko solasaldia izanen da Iñaki Peña Bandres zuzendariarekin. Hitzaldia maiatzaren 15ean, igandean, 20:00etan, izanen da, Irurtzungo kultur etxean. Heriotzari buruzko solasaldia izanen da, mendia kalearekin eta kalea mendiarekin konektatzen duena. Doluari buruzko trilogia bat borobitzen du dokumentalak. 

Mendi Jarduerak egitaraua

  • Maiatzak 13, 18:00-20:30; maiatzak 14, 09:30-13:30
    Mendian galdu gabe ibili nahi? Oruxmaps eta wikiloc oinarrizko ikastaroa.
    Irakaslea: Eneko Razkin
    Izena emateko: kultur etxean edo 638 324345 
  • Maiatzak 15, igandea, 20:00
    Mendial hil, hirian hil dokumentala eta solasaldia Iñaki Peña Bandres zuzendariarekin
  • Maiatzak 20, ostirala, 20:00
    Mendiak 1976 filmaren emanaldia eta Luis Arrieta zuzendariarekin solasaldia
  • Maiatzak 22, igandea, 20:00
    Oman, Persiako Golkoan eskalatzea Joseba Arlegi eskalatzailaren proiekzioa