La Peluso ibilbide luzea osatuko du asteartean, maiatzak 10, munduko txirrindularirik onenak bilduko dituen Emakumeen Nafarroako Klasikoko lehen etapak. 14:35ean abiatuko da, eta 18:18 aldera despeditu. 21 talde lehiatuko dira, 6 UCI World Tour mailakoak, Movistar Team tartean. Babesleen artean Irurtzun eta Arakilgo Udalak eta La Peluso daude. "Emakumeen Nafarroako Klasikoko zuzendari Miguel Sabalzari probaren bat ekartzeko aukera plazaratu nion, eta Emakumezkoen Nafarroako Klasikoa ekartzeko aukera sortu zen" azaldu du Morenok. Azken bi urteetako txapeldun Annemiek Van Wleuten (Movistar Team) eta Mavi Garcia (UAE Team) dira faboritoak.