Mendian galdu gabe ibiltzen ikasteko ikastaroa

Guaixe 2022ko mai. 9a, 13:49

Orientazio proba. ARTXIBOA

Irutzungo Mendi Jardunaldien barruan, Oruxmpas eta wikiloc oinarrizko ikastaroa eskainiko dute maiatzaren 13an eta 14an, ostiralean eta larunbatean

Iratxo elkarteak eta Irurtzungo Udalak Mendi Jarduerak ekiman antolatu dute, eta, besteak beste, maiatzaren 13an, ostiralean, 18:00etatik 20:30era eta maiatzaren 14an 09:30etik 13:30era mendian galdu gabe ibiltzeko Oruxmpas eta wikiloc oinarrizko ikastaroa antolatu dute. Eneko Razkinek emanen du ikastaroa, Iratxo elkartean eginen dute, eta doanekoa izanen da, baina aurretik izena eman behar da Irurtzungo kultur etxean edo 638 324345 telefonoan. 

Mendi Jarduerak egitaraua

  • Maiatzak 13, 18:00-20:30; maiatzak 14, 09:30-13:30
    Mendian galdu gabe ibili nahi? Oruxmaps eta wikiloc oinarrizko ikastaroa.
    Irakaslea: Eneko Razkin
  • Maiatzak 15, igandea, 20:00
    Mendial hil, hirian hil dokumentala eta solasaldia Iñaki Peña Bandres zuzendariarekin
  • Maiatzak 20, ostirala, 20:00
    Mendiak 1976 filmaren emanaldia eta Luis Arrieta zuzendariarekin solasaldia
  • Maiatzak 22, igandea, 20:00
    Oman, Persiako Golkoan eskalatzea Joseba Arlegi eskalatzailaren proiekzioa