Arlegik Omanen eskalatzeari buruzko hitzaldia eginen du

Guaixe 2022ko mai. 9a, 14:45

Persiako Golkoan eskalatzeari buruzko proiekzioa eginen du eskalatzaileak maiatzaren 22an

Omango sultanatoa Ekialde Ertaineko herrialde bat da. Ez da oso ezaguna, turismo gutxi dago, eta eskalatzeko harkaitz ugari daudela esan du Joseba Arlegi eskalatzaileak. Bertan izandako esperientziaren berri emanen du Iratxo elkarteak eta Irurtzungo Udalak antolatutako Mendi Jarduerak programaren barruan maiatzaren 22an, igandea, 20:00etan, Irurtzungo kultur etxean. 

Mendi Jarduerak egitaraua

  • Maiatzak 13, 18:00-20:30; maiatzak 14, 09:30-13:30
    Mendian galdu gabe ibili nahi? Oruxmaps eta wikiloc oinarrizko ikastaroa.
    Irakaslea: Eneko Razkin
  • Maiatzak 15, igandea, 20:00
    Mendial hil, hirian hil dokumentala eta solasaldia Iñaki Peña Bandres zuzendariarekin
  • Maiatzak 20, ostirala, 20:00
    Mendiak 1976 filmaren emanaldia eta Luis Arrieta zuzendariarekin solasaldia
  • Maiatzak 22, igandea, 20:00
    Oman, Persiako Golkoan eskalatzea Joseba Arlegi eskalatzailaren proiekzioa