Lore Azoka Irurtzunen

Guaixe 2022ko maiatzaren 10a

Arbizuko 2019ko Lore Azoka. ARTXIBOA

Maiatzaren 29an lore eta landare azoka eginen dute Irurtzunen lehendabiziko aldiz

Udaberria lore eta landareen sasoia da, eta Irurtzunen lehendabiziko aldiz Lore Azoka eginen dute maiatzaren 29an, 10:00etatik 14:30era, plazan. Azoka berezi honetan landatzeko landareak eta balkoiak et lorategiak apaintzeko loreak erosi ahalko dira.