Osasun agintariei kexa adieraziko die plataformak

Guaixe 2022ko mai. 16a, 12:18
Nafarroako Osasun Plataformak Irurtzunen egindako elkarretaratzea. ARTXIBOA

Osasunbideko arduradunak Sakanako udal ordezkariekin elkartu behar ziren ostiralean, baina azken orduan bilera atzeratu zuten eta, azkenean, maiatzaren 30an eginen dute. Sakanako  Osasun Publikoaren Aldeko Plataformak kontzentrazioa deitu du.

Maiatzaren 30an, astelehenean, Osasunbideko arduradunak Irurtzunera joanen dira eta udal ordezkariekin elkartuko dira, Nafarroako Gobernuak lehen arretaren arloan zer lan egiten ari den azaltzeko. Bide batez, udal ordezkariengandik herrietan egon daitezkeen gabezien eta premien berri jaso nahi dituzte. Bilera maiatzaren 16an, ostiralean, egitekoa zen, baina Nafarroako Gobernuko sailak azken momentuan data aldatu zuen. Sakanako Osasun Publikoaren aldeko plataformak, maiatzaren 30n, ordezkariak biltzen diren bitartean, 16:30ean, kontzentrazioa deitu du Irurtzungo kultur etxearen ondoan Osasun etxea zaindu lelopean.