Areto futbola

Osasuna Magna Xotaren hitzordu garrantzitsua

Osasuna Magnaren eta Burelaren lehen itzuliko partida. XOTA

Talde berdeak Burela hartuko du gaur, ostirala, Anaitasunan

Lehen Mailako Areto Futbol Txapelketan 27. jardunaldia jokatuko da asteburuan. Sailkapenean 12. den Osasuna Magna Xotak 16. eta jaitsiera postuetan dagoen Pescados Ruben Burela taldea hartuko du gaur, ostirala, 20:30ean Anaitasuna pabilioian. Partida garrantzitsua da, irabaziz gero, Lehen mailako kategoriari eustea lortuko baitu talde berdeak. Zaleei babesa eskatu die klub irurtzundarrak, guztien artean beharrezkoak diren hiru puntuak lortzeko.