Neguan herrian euskarak presentzia izateko ekitaldiak antolatzen ziren, baina ez udan. Kezka horrek bultzatuta Aizpea euskara taldeak Euskara Plazara eguna antolatu zuen garagartzaroaren 29an. Goizean jolasak izan ziren. Paella jana ederra egin ondoren, txiste kontari aritu ziren. Ondoren trikitixa eta akordeoi doinuak izan zituzten. Bazkalostean elkarrekin euskara hizketatzeko aukera izan zuten. Egitaraua kontzertuekin despeditu zen.