Txirrindularia zaurituta ospitalera eraman dute

Guaixe 2022ko mai. 30a, 10:28

Jendea San Martin kalean. Goiko partean izan zen ezbeharra. ARTXIBOA

Ezbeharra atzo gertatu zen.

Atzo, 10: 32an, Irurtzungo San Martin kaleko 14. zenbakiaren ondoan auto batek eta bizikleta batek elkar jo zuten atzo 10:32an. Istripuaren ondorioz, 57 urteko txirrindulariak kolpe ugari hartu zituen. Irurtzungo Osasun Etxeko medikua eta erizaina joan ziren ezbeharraren tokira eta zaurituaren egoera aztertu ondoren Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman behar izan zuten medikua zuen anbulantzian. Ezbeharra Foruzaingoak ikertu zuen.