Areto futbola

Emakumezkoen Xotak denboraldia itxi du

Guaixe 2022ko eka. 1a, 10:00

Xotak senior lehen mailan jarraituko du. XOTA

Roberto Martilek eta Iñaki Morillasek zuzentzen duen taldea Emakumezkoen Nafarroako Lehen Senior Mailako mantentze fasean hirugarren sailkatu da eta lehen mailan jarraituko du

Mailako mantentze fasean hirugarren sailkatu da eta lehen mailan jarraituko du
Bukatu da Emakumezkoen Nafarroako Lehen Senior Maila. Lehen faseko 22 jardunaldiak jokatu eta gero, zazpigarren sailkatu zen emakumezkoen Xota taldea, eta, hortaz, bigarren fasean kategoria mantentzeko multzoan jokatu zuen. Zazpi jardunaldi ziren guztira, eta txukun ibili dira Roberto Martilek eta Iñaki Morillasek entrenatzen dituzten neskak, lau partida irabazi, bat galdu eta bestea berdindu baitzuten. Horrela, hirugarren sailkatu dira eta Nafarroako Lehen Senior Mailari eutsi diote.