Areto futbola

Ibararte Xota, Nafarroako txapelduna

Guaixe 2022ko mai. 31a, 10:00

Ibararte Xota, txapeldun. XOTA

Play-offetako finalean Ibararte Xotak Burlata gainditu zuen

Osasuna Magna Xotaren talde filiala, jubenil mailako Ibararte Xota, jubenilen mailako ligako txapelduna izan da, Irurtzungo Atakondoan jokatutako jubenilen mailako play-offetako finalean Burlatari 4 eta 1 irabazi eta gero. Osasuna Magna Xota Lehen Mailako taldeko Dani Zurdo eta Carlos Vento hurbildu ziren Irurtzunera finala ikustera.

Denboraldi bikaina egin du taldeak. Halako harrobiarekin, Osasuna Magna Xotak etorkizuna ziurtatuta dauka.