Munduko arrozak Irurtzunen bildurik

Guaixe 2022ko mai. 31a, 10:10
2019ko Irurtzungo Munduko Arrozak. ARTXIBOA

Munduko Arrozak ekimena eginen dute ekainaren 4an, larunbatean, Irurtzungo Foru plazan. Pikuxarren 'Begirada desberdin bat' argazki erakusketa izanen da. 

Munduko Arrozak berriro bueltan da, "begirada ezberdin batekin", Sakanako Mankomunitateko Anitzartea Zerbitzutik esan duten bezala. Bi urtez ospatu gabe egon ondoren, "indarberriturik" dator munduko arrozak ekimena larunbatean, ekainaren 4an, 10:00etatik aurrera, Irurtzungo Foru plazan: Senegal, Maroko, Atakondoa, Moldavia, Errumania, Irurtzun, Elkarri Laguntza eta beste izanen dira. Munduko zenbait txokotako arroza dastatu ez ezik, Irurtzungo Foru plazan zurrumurruen kontrako hausnarketarako txokoa, musika, haurrendako ekimenak eta sorpresa gehiago egonen direla aurreratu dute. 

Ekainaren 4an ere Pikuxarren hilaren 26ra arte ikusgai egonen den Begirada desberdin bat argazki erakusketa mustuko dute.