Areto futbola

Irurtzun Futsal Campusa antolatu dute udarako

Guaixe 2022ko eka. 2a, 10:00

Roberto Martil eta Dani Saldise. ARTXIBOA

Osasuna Magna Xotako Roberto Martilek eta Inter Movistarreko Dani Saldisek antolatuta, izena ematea zabalik dago ekainaren 17ra arte

Ekainaren 27an hasi eta uztailaren 1eraino luzatuko da Osasuna Magna Xotako Roberto Martil eta Inter Movistarreko Dani Saldisek Irurtzungo Udalaren eta Lacturaleren laguntzarekin antolatu duten Irurtzun Futsal Campusak. Osasuna Magna Xotako atezain Asier Llamas gonbidatua izanen da. 

Campusean izena ematen duten 5 eta 15 urte bitarteko neska-mutilek goizeko 9:30etik 13:30era trebatuko dira areto futbolean, Irurtzungo kiroldegian. Izena ematea zabalik dago ekainaren 17ra arte (110 euro, gosaria barne), ondoko telefonora hots eginez: 649 092 346.