Amaiuraldiaren aurkezpena Irurtzunen

Guaixe 2022ko eka. 1a, 15:09

Ekainaren 2an, ostegunea, Nafarroa Berriz Altxa! dinamikak antolatu duen ekimenaren berri eta Irurtzungo plazan egin duten muralaren azalpena eginen dute.

Ekainaren 5ean, igandean, Amaiur eta Elizondoren artean Amaiuraldia eginen du Nafarroa Berriz Altxa! eta ekainaren 2an, osteguna, 19:00etan, Irurtzungo Foru plazan ekimenaren aurkezpena eginen dute. Igandekoa aurkezteko solasaldia ez ezik, udaletxearen horman egin duten muralaren azalpena eginen dute Itziar Matxainek eta Ibai Viñasek egileek. Bitartean zizka mizka egonen da.