Haize Txikiak Bandaren mustutzea

Guaixe 2022ko eka. 3a, 10:07
Haize Berriak Banda eta Sakanako Musika Eskolen kontzertua prestatzen. ARTXIBOA

Haize Berriak Bandaren 25. urteurrenaren barruan sortutako proiektu berria da banda txikia, eta lau egunez trebatzen egon ondoren lehenengo kontzertua eginen dute uztailaren 1ean, Irurtzunen. Ondoren, Haize Berriak Bandak joko du.

Haize Txikiak Banda Haize Berriak Bandaren proiektu bat da. Musika eskolan ari diren musikari txikiekin sortutako banda bat da, eta urtean bitan elkartuko dira: ikasturtearen amaiera klaseak amaituta eta Gabonetan. Lau egunetan, goizez, musika jotzen eta entseatzen egonen dira, musikarekin zerikusirik duten zenbait ariketarekin batera, eta lan horren helburua da aldi bakoitzean bi kontzertu eskaintzea. Ekainaren azkenengo astean elkartuko dira lehenengo aldiz Haize Txikiak Bandako kideak, eta uztailaren 1ean, 19:00etan, eginen dute lehenengo kontzertua, Irurtzungo plazan.

Ondoren, Musika parkean programaren barruan, 20:00etan, Haize Berriak Bandaren kontzertua izanen da.