Trinitatearen inguruan festa

Guaixe 2022ko eka. 6a, 09:30

Ergako Trinitate ermita. ARTXIBOA

Asteburuan Trinitateko festak ospatuko dituzte Irurtzunen. Igandean Ergako ermitara erromeria eginen dute.

Pixkanaka, pandemiaren eraginez bi urteren ondoren, festak herritara itzultzen ari dira, eta asteburuan Trinitate festak ospatuko dituzte Irurtzunen. Ostiralerako, larunbaterako eta iganderako egitaraua antolatu dute. Kontzertuak, txirrindularitza lasterketa, Irurtzun Kantuz taldearen kalejira, herri bazkaria, txarangarekin kalejira, pilota partiduak, disko festa, erromeria eta abar izanen dira. 

Irurtzungo Trinitateko festen egitaraua

Ekainak 10, ostirala

  • 18:30-21:30, Iratxo elkartean
    Herriko Kings System taldearen kontzertua eta tardeoa
    Iratxo elkarteak antolatuta

Ekainak 11, larunbata

  • 09:30, Aska plazatik
    IV. Erlojupeko igoera Ergako Trinitatera
    Izena ematea ekainaren 9ra arte (669306937)
    Guan Taldeak antolatuta
  • 12:00, Foru plazatik
    Irurtzun Kantuz
    Aizpea Euskara Taldeak antolatuta
  • 14:30, osasun zentroko eta udaletxeko arkupeak
    Herri bazkaria
    Bonuak udaletxean eta Pikuxarren 15 eurotan salgai, ekainaren 7a baino lehen
  • 17:00, Bi Aizpe pilotalekua
    XXX. Irurtzungo Pilota Txapelketako finalak
    • Emakumezkoen pilota jaialdia
      K. Madariaga - L. Oscoz / A. Ibarrola - A. Arrastia
    • Finalak
      Lau eta erdian: Ongay / De la Fuente
      Binaka: Retegi Bi - Bergera / Olaetxea - Lazkoz
  • 20:00-24:00, Foru plazan
    Disko musika
  • 21:00, Larrazpin
    Bokata jana
  • 22:30, Larrazpin
    Kontzertuak
    Larrazpi Gazte Elkartea antolatuta
  • 00:30, Piku plazan 
    Gazte musika 
    Pikuxarrek antolatuta

Ekainak 12, igandea

  • 11:00
    Erromeria Ergako Trinitatera
  • 17:00-20:00, Foru plazan 
    (Euria egiten badu pilotalekuan)
    Jolasak, Jokairen esku