Areto futbola

Ion Cerviño, 19 urtez azpiko selekzioarekin Kroaziara

Guaixe 2022ko eka. 7a, 12:40

Espainiako areto futbol selekzioak Porec-en nazioarteko torneo batean hartuko du parte

Espainiako 19 urtez azpiko areto futbol selekzioak ekainaren 13tik 27ra Kroaziako Porec-en jokatuko den nazioarteko torneo batean hartuko du parte eta hautatzaileak aukeratutako jokalarien artean Ion Cerviño Pueyo irurtzundarra dago. Xotaren iritziz “albiste ona da hau, jokalariarendako eta baita gure klubarendako, entrenamenduetan eta Osasuna Magna Xotan egindako eguneroko lanaren aitortza baita”.