Irurtzungo musika eskolaren kontzertua

Aurkezpen bat Itsasperriko ermitan. ARTXIBOA

Ikasturtean zehar ikasitakoa erakutsiko dute musika ikasleek Itsasperrin ostiralean, ekainaren 10ean, eginen duten emanaldian. 

Toki paregabean eginen dute Irurtzungo musika eskolako ikasleek ikasturteko amaierako kontzertua: Itsasperriko ermita. Ekainaren 10ean, ostiralean, izanen da, 18:00etan.