Areto futbola

Linharesek bi urte gehiago jarraituko du Osasuna Magnan

Guaixe 2022ko eka. 9a, 09:30

Linharesek aitortu du Iruñea bizitzeko hiriburu ederra dela. XOTA

Bi aldeak kontentu daude kontratua berritu izanagatik

Jhonatan Linhares eta Xota akordiora iritsi dira aurretik zuten kontratua bi urte gehiagotara berritzeko. Beraz, jokalari brasildarrak 2024 arte jarraituko du talde berdean. Bi aldeak “oso pozik” daude lortutako akordioarekin. “Bi urte daramatzat familia honetan, eta beti etxean bezala sentitu naiz. Tratu ona izan dute nirekin, errespetu handikoa eta oso pozik nago Osasuna Magna Xotan beste bi urtez gehiago jarraitzeagatik” azaldu du Linharesek, Iruñean bizitzen jarraitzeko gogotsu. Brasildarrak kluba, Anaitasunara animatzera doazen zaleak, Iruñea eta Xotaren babesleak eskertu ditu. “Gure nahia Xota merezi duen tokian egotea da: lehenen artean, onenen artean” nabarmendu du. 

Linharesen kontratu berritzea Asier Llamasen eta Toni Escribanoren jarraipenari gehitu behar zaio.