Areto futbola

Kapitainak ez du ontzia utziko

Guaixe 2022ko eka. 14a, 10:32

Imanol Arregi. XOTA

Imanol Arregi irurtzundarrak Osasuna Magna Xota gidatzen jarraituko du datorren denboraldian

Osasuna Magna Xotak Lehen Mailari eutsi dio. Nahiz eta beste eskaintzak izan, Imanol Arregi irurtzundarrak etxean jarraituko du. "Kluba dagoen egoeran egonda, ezingo nuke utzi. Ni naizena naiz, eta hemen jarraitzeko betebehar morala dut, joan zen denboraldian egin nuen bezala. Datorren urtean, ikusiko dugu" azaldu du teknikariak.