Udako solstizioa edo San Juan gau magikoa ospatzeko Irurtzunen sorginak, joaldunak eta Iskidiko pertsonaiak aterako dira, eta suak eginen dituzte Foru plazan. Udari ongi etorria emateko ospakizuna 21:00etan hasiko da, afariarekin. Afaria bitartean musika egonen da. 22:30an Akelarrea eginen dute eta sua piztuko dute. Ospakizuna Aizpea Euskara Taldeak antolatu du, eta taldetik sorginez janzteko deia egin dute.