Irurtzungo kirolaren presentzia aztertu dute

Guaixe 2022ko eka. 14a, 11:45
Manuel Iznaola Gómez. EUNSA

Manuel Iznaola Gómezek 'Irurtzun eta Atakondoa. Kirol haziak eta fruituak Bi Ahizpen oinetan' liburua aurkeztuko du ekainaren 20an, astelehena, Irurtzungo kultur etxean. 

¿Nola da posible gutxi gora behera bi mila biztanleko herri batean diziplina desberdinetako hainbeste kirolari profesional egotea? Galdera horri erantzuten saiatu da Manuel Iznaola Gómez irakaslea, eta Reynolds txirrindularitza taldeko edo Xota kirol klubeko sorreretara jo du, baita kirolariekin hitz egin du ere eta jasotako guztia Irurtzun eta Atakondoa. Kirol haziak eta fruituak Bi Ahizpen oinetan bildu du. Ekainaren 20an, astelehena, 19:00etan, Irurtzungo kultur etxeko batzar aretoan aurkeztuko du. 

Iznaola Jaenen jaio zen, baina hogei urte daramatza Nafarroan bizitzen. Besteak beste, Atakondoa ikastetxean irakasle izan da, eta bere lehenengo liburua da Irurtzungo kirola aztertzen duen hau. Eunsa, Edirioces Universidad de Navarrak editatu du eta euskaraz eta gaztelaniaz argitaratu dute. Hitzaurrea Javier Laquidáin Nafarroako SER irratiko kirol kazetariak idatzi du.