Igeriketa kanpaina antolatu du udalak

Guaixe 2022ko eka. 21a, 11:22
Irurtzungo igerilekua. ARTXIBOA

Igerian ikasi nahi dutenek hilaren 24ra arte eman dezakete izena.

Itxesia igerilekuak garilaren 4tik 28ra, astegun goizetan, haur eta helduendako igeriketa ikastaroak hartuko ditu. Irurtzungo Udalak antolatutako ikastaroetan parte hartu nahi dutenek udaletxean edo www.irurtzun.eus webgunean dagoen izen emate orria bete eta ordainketa egin izanaren froga agiria eman beharko dute. Ordainketa edozein kutxa edo bankuren bidez egin daiteke. Izen emateak aurrez aurre udaletxean edo webgune bidez egin daitezke. Prezioari dagokionez, igerilekuetako bazkide direnek igeriketa ikastaroagatik 51 euro ordaindu beharko dituzte, bazkide ez direnek, berriz, 61. 

Behin izen ematea itxita, taldeak eta ordutegiak zehazteko mailaketa probak eginen dira Itxesia igerilekuan garilaren 1ean, 12:00etan. Udalak jakinarazi duenez, klaseak euskaraz edota gaztelaniaz izanen dira taldeetako kideen hizkuntzaren arabera. Informazio gehiagorako 948 600 412 telefonora hots egin behar da.